LITERATURA HAUTESKUNDEAK IKASTOLETAN

Eta ILUSTRATZAILE kategorian, 9.786 hautesle-ikaslek botoa eman du. Osotara 49 ikastolek hartu dute parte.
Aurreko urteotan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa-elektronikoa. Azkeneko honetarako web orria erabili izan dute: www.juulkanpaina.eus Nagusiak izan dira, bereziki, bozketa elektronikoa erabili dutenak.
Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategoria ezberdinetan:
A- Kategoria (Haur-Hezkuntza/Ama Ikastola): 2.507 ikaslek
B- Kategoria (LH1. eta 2.maila): 2.995 ikaslek
C- Kategoria (LH3. eta 4.maila): 3.519 ikaslek
D- Kategoria (LH5. eta 6.maila): 3.757 ikaslek
E- Kategoria (DBH; eta Kolegioko 5.tik Lizeoko 2.a): 3.099 ikaslek
I- Kategoria (Ilustratzaile): 9.786 ikaslek
Eneko Etxegarai, Adela Turin, Susanna Isern, Mario Ramos, Pello Añorga, Peru Magdalena, Toti Martinez de Lezea, Jim Benton, Txiliku, Jeff Kinney, Karlos Linazasoro, Unai Elorriaga, John Andueza, Jon Arretxe eta Jasone Osoro izan dira egile hautatuenak.
Ilustratzaileen artean Juan Luis Landak, Jokin Mitxelenak, Eider Eibarek, Mikel Valverdek eta Iban Barrenetxeak jaso dute boto gehien.
Zorionak denei: Ikasleei beraien ekarpenagatik, ikastolei irakurzaletasuna bultzatzeagatik, idazle eta ikustratzaileei euren obra baliotsuagatik, eta antolatzaileei horrelako egitasmo interesgarria burutzeagatik!

 

Laudio Ikastola
Arizmendi Ikastola
Andra Mari Ikastola-Zornotza
Piarres Lartzabal Kolegioa
Iñigo Aritza Ikastola