Herri Urrats 2015, Hamaika Telebistan

 

Aurreko ekitaldietan baino bero handiagoarekin eta jende gehiagorekin, arrakastatsua izan da igande honetan Senperen egin den Herri Urrats 2015. Ziburuko Kaskarotenea ikastolari laguntzeko egin da aurtengo ekitaldia, eta giro bikainean igaro da. Hamaika Telebistak orduerdiko saio berezia egin du igandeko Herri Urratsekin. Jaiari eta Kaskaroteneari buruz Paxkal Indo Seaskako lehendakariarekin eta ikastolako lehendakari Laida Mugikarekin hitz egin dute. Horrez gain, datorren ikasturtera begira Azkaraten, Basusarrin eta Biriatun sortuko dituzten ikastoletako guraso banarekin ere mintzatu dira.

Hauxe duzue erreportajea