Reala-Toulouse futbol partida Seaskaren alde

2012ko uztailean, Seaskak Reala – Olympique Lyonnais partida antolatu zuelarik, ohitura zahar bat berpiztu zuen, duela hogeita hamar urte, ikastolentzat dirua biltzeko gisan, futbol partidak uda guztietan antolatzen baitziren. Partida arrakastatsua izan zen 2012koa, 4.000 ikusle bildu baitzituen eta esperientzia berriz hasteko kuraia eman zien Seaskakoei. 2013an Bilboko Athletic taldeak Seaskaren gomita onartu zuen eta OGC Nice-en kontra aritu zen.

Aurten, berriz ere, Seaska eta Garaziko Futbol Taldeak partida bat antolatuko dute Donibaneko Pavillon Bleu zelaian. Aldi honetan, Donostiako Reala Toulouse FC-ren aurka arituko da.

Txartelak Baionako ELKAR dendan eta Donibaneko Turismo Bulegoan salgai dira (12 € zutik, eta 20 € jarririk). Azpimarratzekoa da prezio berezi bat badela haurrentzat (5€ zutik, eta 10€ jarririk). Partidaren irabaziak Baionako Etxepare lizeoarentzat izanen dira. Gaur egun Etxepare lizeoa da murgiltze eredua duen Iparraldeko lizeo bakarra.

 

Reala-Toulouse futbol partida