ERRONKAk badu bere bideo lehiaketa

Urriak 4an, Kilometroak jaian, eta Urriak 18an, Nafarroa Oinez-en parte hartuko duten ERRONKA talde bakoitzak bi minutuko bideo bana grabatu du, eta web atarian zintzilikatu. Helburua da Erronka kideen aurkezpena egitea: nortzuk diren, zein ikastolakoak, eta nongoak. Bideo horiek lehiaketa batean parte hartzen ari dira, eta atarian sartuko den ikusleak bere botoa emateko aukera izango du. Bideorik bozkatuenak jasoko du saria, Rural Kutxaren eskutik. 
Nola eman zure botoa?
Pantailaren eskubi aldean dagoen errekuadroa osatu behar duzu:
* erabiltzailearen izena
* pasahitza
* sortu kontu berria
* sartu

Anima zaitez, eman zure botoa, ea zein duzun talderik gustukoena! 

-Hau duzu web atarirako lotura, Gipuzkoako taldeentzat.

-Eta ostiraletik aurrera, Nafarroakoentzat