'Uztaberria' kanpaina abiatu du Errigorak

Iruñean egin dute agerraldia, berritasunez josita datorren kanpaina aurkezteko. Batetik, aurtengoan aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den: oliba-olioa apirila hasieran eta kontserba-loteak ekaina hasieran. Bestetik, produktu guztiak ekologikoan eskatzeko aukera izango da aurten. Ez galdu aukera eta egin zure eskaera.ERRIGORA