Mikel Laboaren 'Txoria, txori', korsikeraz

2016ko Nafarroa Oinez-en, Txikiak Handi egitasmoak bultzatuta, Lodosako Ibaialde eta Vianako Erentzun ikastolek Korsikako Subissi ikastetxearekin hartu-emana egin zuten. Izan ere, Txikiak Handi egitasmoak hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta beraien arteko zubiak eraikitzea ditu helburu.

Urte osoko harreman oparo horri esker, Bastiako (Korsikako hiriburuko) Subissi ikastetxeak “Arraroa noski” kantaren bertsio berrian parte hartu zuen, eta orain oparitxo hau bidali digute: Mikel Laboaren “Txoria txori” abestia euskaraz eta korsikeraz abestua. Itzulpenaz beraiek arduratu dira, baita bideoaren edizioaz ere.