Andra Mari ikastolako ikasleak, ekintzailetasuna lantzen

Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako DBH1eko ikasleak europar mailako ekintzailetasun programa esperimental bateko protagonista izan dira. Euren herria aztertu, eta hobetzeko proposamenak landu dituzte lan talde kooperatibotan.Talde bakoitzak proposamen bat garatu du, eta maketa banatara eraman dute. Emaitzak martxoaren 29an plazaratu dituzte, jendaurrean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko YESict europar programaren baitan egin dute.Ikastolen elkartea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa arduratu dira programaz. Programan erakunde hauek ere hartzen dute parte

  • Antic (Lapurdi)
  • Fh Joanneum Uni (Austria)
  • Synthesis (Zipre),
  • Nikosiako Unibertsitatea (Zipre)
  • Vaeksthusthus Sjaelland (Danimarka)