Eibarko jokalariak ere Kaskarotenearen alde

Eibar futbol taldeko jokalariek ere Ziburuko ikastolarekin bat egin dute. Hernani eta Ordiziako   errugbilariek bezala, Paxkal EZKURRA pilotaria eta Aretz IGUINIZ Aviron-eko jokalariak egin duten   bezala, eta Realeko jokalariek egin duten moldean, Mikel ARRUABARRENA, Jon ERRASTI,   Jon IRAZUSTABARRENA “Txusta”, Txema AÑIBARRO, Dani GARCIA, Eneko BOVEDA eta Ander CAPA jokalariek, bakoitzak egun bateko 100 euroko isuna beren gain hartu dute. Horiekin batera, Gaizka GARITANO Eibarko entrenatzaileak ere bat egin du Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko kanpainarekin.

Eibarko jolakalariek keinu honen bidez euskararekin duten atxikimendua adierazi nahi dute, eta herritarrak deitu dituzte Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren sustengatzera. Eibar futbol taldeak dituen diru beharrak kontuan izanik, beste behin ere elkartasun ikasgai ederra eman dute jokalariok, eta zinez eskertzekoa da beren jarrera.

Kaskarotenea ikastolak egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu behar duela-eta Seaskak diru bilketa kanpaina abiatua du, isun horri aitzin egiteko eta behin betiko aterabide bat atzemateko. Hauek dira herritarrek diru laguntza emateko kontu korronte zenbakiak

Crédit Agricole: IBAN FR76 1690 6800 2401 1930 8510 028 - BIC AGRIFRPP869 

Laboral kutxa: IBAN ES37 3035 0059 88 0590731027 BIC CLPEES2M

Eibarko jokalariak
Txema Añibarro
Mikel Arruabarrena
Jon Irazustabarrena
Gaizka Garitano
Dani Garcia
Ander Capa
Jon Errasti