Poloniako eskolatik etorri dira Berako Labiaga Ikastolara

Europako hezkuntza programa bati esker Ikasleen arteko harremana gauzatu da aurten ere bai Espol Szkol Spoleczmych eskola  eta Labiaga Ikastolaren artean. Hogeita lau ikasle eta bi irakasle etorri dira Bortziriak eta Baztan aldea ezagutzera, hemengo kultura eta ohiturak usaintzera, euskara entzutera, familiekin gozatzera, eskola giroaz jabetzera … Astebete emango dute hemen, eta ondoren Berakoak hara joango dira. Eskolen arteko esperientzia trukea da.  Ingelesa dute komunikaziorako hizkuntza, internet tresna, hezkuntza bitarteko, Europa medio.