HAURRAREN GARAPEN PSIKOMOTOREA

Ikastaro zerrendara itzuli

 

    Izen emate data: 
    Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Igandea, 2016, Urria 2-ra
    Iraupena: 
    36 ordu
    Saioak: 
    Osteguna, 2016, Urria 6 - 09:00-tik 15:00-ra
    Osteguna, 2016, Urria 27 - 09:00-tik 15:00-ra
    Osteguna, 2016, Azaroa 17 - 09:00-tik 15:00-ra
    Osteguna, 2016, Abendua 15 - 09:00-tik 15:00-ra
    Osteguna, 2017, Urtarrila 12 - 09:00-tik 15:00-ra
    Osteguna, 2017, Otsaila 2 - 09:00-tik 15:00-ra
    Oharrak: 

    Jarduera garatzeko lekua:

    • Urriak 6 Txintxirri ikastola 
    • Urriak 27 Aita Larramendi ikastola 
    • Azaroak 17 Andramendi ikastola 
    • Abenduak 15 Zizurkilgo ikastola
    • Urtarrilak 12 Zubi Zaharra ikastola 
    • Otsailak 2 Txintxirri ikastola
    Ikastaroaren formatua: 
    Mintegia
    Tokia: 
    Aita Larramendi
    Andramendi
    Txintxirri
    Zubi Zaharra
    Zubimusu
    Helburuak: 
    • Umearen garapen psikomotorearen oinarriak ezagutzea  
    • Etnomotrizitatearen oinarriak ezagutzea  
    • Espazioekiko, objektuekiko, denborarekiko eta pertsonekiko harremanak umearen garapenean duen eragina bizitzea  
    • Eremu naturalak, ikastolako barne eta kanpoko eremuak eta herriko eremu desbesdinak hezigarri bihurtzea eta umearen garapenean duen eraginaz jabetzea  
    • Objektu, material naturalen erabilera hezigarri bihurtzea eta, materialen erabilerak, umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea  
    • Denboraren erabilera erritmo biologikoarekin lotzea eta umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea
    • Pertsonen arteko harremanek umearen garapenean duen garrantziaz jabetzea  
    • Hezitzailearen rolari buruz hausnarketa bideratzea
    Edukiak: 

    Hasierako saioa:    

    • Proposamen osoa adostu eta zehaztu    
    • Bibentziala:  
    • Norbera eta espazioa  
    • Norbera eta objektua  
    • Norbera eta pertsona  
    • Norbera eta denbora    
    • Teoria    
    • Sorkuntza (Ideia batzuk)  
    • Bakarkako lanetik talde txikira, eta talde txikitik handira.  
    • Bakoitzak bere proposamena

    Ikastoletako saioak:      

    • Bibentziala  
    • 0-3 eta 3-6 urteko ikasleekin saio bana bideratu + behaketa lana    
    • Ebaluaketa    
    • Hobekuntza proposamena    
    • UMEA ETA OBJEKTUA    
    • UMEA ETA ESPAZIOAK    
    • UMEA ETA DENBORA    
    • UMEA ETA PERTSONAK

    Amaierako saioa:  

    • Ebaluaketa  
    • Hobekuntza proposamena

    Landuko diren eduki teoriko eta praktikoak  

    • Norbere ezagutza mugimenduaren bidez  
    • Mugimendua haurraren garapenean eta hezkuntzan  
    • Espazioak, objektuak, denbora eta pertsonak  
    • Etnomotrizitatea: Norberarengandik kulturartekotasunera  
    • Ibilbidea helburu bihurtuz; Prozesuaren garrantzia
    Metodologia: 

    Saioak praktikoak eta batez ere bibentzialak izango dira, egoera desberdinetara egokitua.

    Bakarkako lanak, talde txikitakoak eta talde handian egin beharrekoak bideratuko dira, beti norberaren egoeratik abiatuz.

    Oinarri irakasleak, bidaikideak, ikastola eta euren ikastoletan bideratuko dituzten saioak izango dira, bertatik abiatuko baikara hobekuntza, garapen proposamenak egiterako orduan.

    Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 
    • Parte hartzaileen ebaluazioa
    • Irakasleen parte hartzea
    • Ikasturtean zehar sortua eta esperimentatua
    • HHko tutoreen, psikomotizitate espezialisten eta LH 1. zikloko Gorputz Heziketako irakasleak norabide berdinean jartzea. Euskal Curriculumerako osatzen ari garen eta den proposamena eskola guztietan bideratzen hastea, guztion artean aberasten, ebaluatzen  eta osatzen joatea.
    • Ikasturtez-ikasturte proposamena ikastola berrietara zabaltzea eta indartzea.
    Emaileak: 
    ZInkunegi, Endika
    Hartzaile mota: 
    Euskal Herri osoko HH eta Ama eskoletako tutoreei, psikomotrizitate espezialistei eta LH/LM 1. zikloko Gorputz Heziketako irakasleei bideratua.
    Hartzaile kopuru minimoa: 
    10
    Hartzaile kopuru maximoa: 
    25
    Leku libreak: 
    15 leku libre daude
    Prezioa: 
    Ikastaro zerrendara itzuli