MUSIKA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Astelehena, 2016, Iraila 19-ra
Iraupena:
16 ordu
Oharrak:
Oharra: Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan, musika irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da.
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
- Musika arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
- DBH1. Mailako unitateen lanketan jarraitu eta ahal balitz DBHko lanketa hasi, beti ere arloa ebaluazio konpetentziala egiteko irizpideak definituz.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak:
- EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
- Ikastola bakoitzean DBH1. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Metodologia:
EKI ikasmaterialaren diseinuan oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.
Emaileak:
Ane Muñoa Amas
Hartzaile mota:
DBH1. zikloko musika irakasleak