KUDEAKETA AURRERATUAREN EREDUA:PRAKTIKA ONEN TRUKAKETA (EFQM)

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Ostirala, 2016, Azaroa 4-ra
Iraupena: 
12 ordu
Saioak: 
Asteazkena, 2016, Azaroa 9 - 09:30-tik 13:30-ra
Asteazkena, 2017, Otsaila 8 - 09:30-tik 13:30-ra
Asteazkena, 2017, Maiatza 10 - 09:30-tik 13:30-ra
AZAROAREN 9KO SAIOA ETA OTSAILAREN 8KOA IBAIZABAL IKASTOLAN, MAIATZAREN 10EKOA IKASTOLEN ETXEAN
Oharrak: 

Jarduera garatzeko lekua: Ibaizabal Ikastolan lehengo bi saioak eta maiatzaren 10ekoa Ikastolen Etxean 

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
Euskal Herriko Ikastolak
Helburuak: 
  • Kudeaketa sistema baten bidez lanean dabiltzan ahalik eta Ikastola gehien koordinazio gunea izatea.
  • Kudeaketa aurreratuaren ereduan  sakontzea eta ikastoletan egin beharreko egokitzapenak identifikatzea.
  • Beste kudeaketa sistema erabiltzen dituzten ikastolekin  elkartzea eta informazioa trukatzea.
  • Kudeaketa sistemen inguruan ikastolentzat interesgarriak izan daitezkeen informazio eta eztabaiden gunea sortzea.
  • Ikastolek kudeaketarako erabiltzen duten sistematizazioa eta erremintak ezagutzea.
  • Ikastolen AAK-ak (Arrakastarako Adierale Klabeak) erkatu eta praktika onak identifikatzea.
  • Ikastolen praktika onak partekatzea.
  • Kalitate ereduetan lanean dabiltzan beste erakundeekin (Euskalit, Erkide…) elkarlana bultzatzea.
Metodologia: 

Saio presentzialak:

  • Ikastolen praktika onen aurkezpenak.
  • Aukeratutako gaiaren aurkezpen laburra.
  • Talde txikietan gaiaren hausnarketa eta kasuan kasu talde ariketak.
  • Talde handian hausnarketaren partekatzea.

Moodle plataformaren bidezko jarraipena:

  • Saioen hausnarketen bilketa.
  • Material guztien bilketa.
  • Kudeaketa sistemen inguruan sor daitezkeen informazio eta eztabaiden gunea.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikasturte bukaeran ikastola parte-hartzaileei inkesta pasatuko zaie.

Hartzaile mota: 
Erabateko kalitatearen kudeaketa sistema martxan duten edota martxan jarri nahi duten ikastolek.
Emaileak: 
Gutierrez, Amaia - Txintxirri
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
25
Leku libreak: 
12 leku libre daude
Prezioa: 
Asistentzia portzentaia: 
%80.00
Ikastaro zerrendara itzuli