IKT DINAMIZATZAILEEN MINTEGIA

Ikastaro zerrendara itzuli

1. Prestakuntza jardueraren titulua: IKT DINAMIZATZAILE MINTEGIA. IKT ZERBITZUAK ETA IKAS-IRAKASKUNTZA ATALAK.

2. Emailea/k:

  • Ikas-irakaskuntza atala

  • IKT zerbitzuak

3. Saio kopurua:  Bost saio

4. Ordu kopurua saioko: Lau ordu

5. Jarduera garatzeko lekua: Durango – Landako gunea. 

6. Jarduera burutzeko egunak: (aldaketak egon litezke)

  • Otsailak 1

  • Martxoak 22

  • Apirilak 26

  • Maiatzak 31

7. Jarduera burutzeko ordutegia: 9:30etatik 13:30etara

8. Prestakuntza jardueraren helburuak:

Ikastoletako IKT TALDEAren funtzio nagusia bertako IKT plana diseinatzea eta garatzea da, I+K teknologiak eguneroko zereginetan txerta daitezen, kudeaketa eta antolaketan arloan zein ikas-irakaskuntza prozesuetan. Prestakuntza honen helburua beraz, Ikastolen Elkarteko arduradunen eskutik ikastolei lan horietan laguntzea da, ikerketa eta berrikuntza jarduerak burutuz eta ikastolen arteko esperientziak trukatuz.

9. Edukiak:

  • IKT heldutasuna ziurtagiria lortzeko aholkularitza ematea. 

  • Derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek garatu beharreko konpetentzien artean konpetentzia digitala lortzeko bideak arakatzea eta proposamenak eskaintzea.

  • IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lor dadin proposamen kurrikular zehatzak eskaintzea eta kontrastatzea.

  • Ikastoletako eguneroko funtzionamendu egokirako erabiltzen diren gestio aplikazioen integrazioa eta eguneratzea bideratzea.

  • Ikastoletako IKT beharren ezagutza eta kontrastea egitea.

  • Ikastoletan beharrezko dituzten IKT baliabideak azaldu eta irakasleen eguneroko lanean nola txerta daitezkeen kontrastatzea.

  • Teknologiaren integraziorako ereduak frogatzeko proiektu berritzaileak eta hauen inplementaziorako proposamenak arakatzea.

  • IKT baliabideak egoki erabiltzeko eta eguneroko lanean integratzeko, irakasle eta ikastoletako profesionalen IKT prestakuntza planaren partekatzea.

10. Metodologia:

Ikastoletako IKT dinamizatzaile guztiekin azalpen orokorrak eta talde txikietako kontrasteak konbinatuz garatuko da mintegia.

11. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

  • Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.

  • Saioetan parte-hartze aktiboa.

  • Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.

12. Hartzaile mota: Ikastoletako IKT dinamizatzaileak.

Izen emate data: 
Astelehena, 2017, Urtarrila 9-tik Asteartea, 2017, Urtarrila 31-ra
Iraupena: 
16 ordu
Saioak: 
Asteazkena, 2017, Otsaila 1 - 09:30-tik 13:30-ra
Asteazkena, 2017, Martxoa 22 - 09:30-tik 13:30-ra
Asteazkena, 2017, Apirila 26 - 09:30-tik 13:30-ra
Asteazkena, 2017, Maiatza 31 - 09:30-tik 13:30-ra
LANDAKO. DURANGO.
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
100
Leku libreak: 
41 leku libre daude
Prezioa: 
Asistentzia portzentaia: 
%80.00
Ikastaro zerrendara itzuli