DBH-KO ETA BATXILERGOKO IKASLEEN EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEKO MINTEGIA. DONOSTIA

Ikastaro zerrendara itzuli

   

Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Astelehena, 2017, Urtarrila 23-ra
Iraupena: 
6 ordu
Saioak: 
Osteguna, 2017, Urtarrila 26 - 09:30-tik 12:30-ra
Osteguna, 2017, Martxoa 23 - 09:30-tik 12:30-ra
Oharrak: 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
Euskal Herriko Ikastolak
Helburuak: 
  • DBH eta Batxilergoko ikasleen euskararen erabilera erreala zein den ezagutzea (diagnosi kuantitatiboa)
  • Ikasleek euskararekiko eta beste hizkuntzekiko zer nolako atxikimendua duten ezagutzea (diagnosi kualitatiboa)
  • Irakasleek, gainontzeko langileek eta familiek duten rolaren inguruko gogoeta egitea
  • Praktika onak ezagutzea

● Ikastoletan erabakiak hartzea

Edukiak: 
  • Zer diote ikasle ohiek? Ikastoletako ikasle ohien mahai-ingurua 
  • Nola ari dira gaur egun gure ikasleak? Erabilera-neurketak (diagnosi kuantitatiboa)
  • Nolakoa da ikasleek euskararekiko eta beste hizkuntzekiko duten atxikimendua? Hizkuntza autobiografiak (diagnosi kualitatiboa)
  • Eta honen aurrean irakasleek, gainontzeko langileek eta familiek zer? Hizkuntza-jarreraren garrantzia
  • Aurrera begira zer? Euskal Herrian barna dauden praktika onak mahai gainean
  • Ikastola bakoitzean gai hau lantzeko zer, nola, zeinek? Erabaki-hartzea
  • Erabakiak hartu eta dagozkien neurriak hartu ondoren, horien eraginaren balorazioa
Metodologia: 

Mintegian parte hartze aktiboa bultzatuko da, eta lehenengo saiotik bigarrenera bakoitzak bere ikastolan gauzatzeko “etxerako lana” bidaliko da. Mintegiaren amaieran, ikastola bakoitzak erabakiko du zeintzuk izango diren bere ikastolan hurrengo ikasturtean abian jarriko diren neurriak.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa

Emaileak: 
Inma Muñoa Barredo
Aitziber Ayesta Aldanondo
Unai Arellano Lakabe
Olatz Zabalondo Maguregi
Hartzaile mota: 
Ikastolako HIZPRO taldeko kidea (DBHkoa edo  Batxilergokoa bada hobe)
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Leku libreak: 
Prezioa: 
Ikastaro zerrendara itzuli