GORPUTZ HEZKUNTZA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 1. ZIKLOA

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Ostirala, 2016, Uztaila 15-tik Ostirala, 2016, Abendua 23-ra
Oharrak: 

Jarduera burutzeko egunaK: EZ DIRA URTARRILA ARTE DATAK FINKATUKO

Oharra: Mintegi honetan lortzen diren emaitzak, bere kasuan,gorputz hezkuntzako irakasle ororekin partekatzeko aukera eskainiko da. 

Kokapena: IKASTOLEN ETXEA

Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 
  • Gorputz hezkuntza arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu (irakasleen arteko lanketa abiapuntu)
  • DBH1. mailako unitateen lanketan jarraitu eta ahal balitz DBH 2ko lanketa hasi, beti ere arloa ebaluazio konpetentziala egiteko irizpideak definituz.
  • Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
Edukiak: 

EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu

Ikastola bakoitzean DBH 1. zikloan  lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.

Metodologia: 

EKI ikasmaterialaren diseinuan  oinarrituko da ikastaroa. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketa egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
AINITZE ERRAZTI SAGUES
Hartzaile mota: 
DBH 1. zikloko  gorputz hezkuntzako irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli