DBH-KO ETA BATXILERGOKO IKASLEEN EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEKO MINTEGIA. IRUÑEA.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Ekaina 20-tik Asteartea, 2017, Urtarrila 31-ra
Saioak: 
Asteazkena, 2017, Otsaila 1 - 15:30-tik 18:30-ra
Asteazkena, 2017, Martxoa 29 - 15:30-tik 18:30-ra
Iraupena: 
6 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Tokia: 
NIE-Nafarroako Ikastolen Elkartea
Helburuak: 
  • DBH eta Batxilergoko ikasleen euskararen erabilera erreala zein den ezagutzea (diagnosi kuantitatiboa)
  • Ikasleek euskararekiko eta beste hizkuntzekiko zer nolako atxikimendua duten ezagutzea (diagnosi kualitatiboa)
  • Irakasleek, gainontzeko langileek eta familiek duten rolaren inguruko gogoeta egitea
  • Praktika onak ezagutzea
  • Ikastoletan erabakiak hartzea
Edukiak: 
  • Zer diote ikasle ohiek? Ikastoletako ikasle ohien mahai-ingurua 
  • Nola ari dira gaur egun gure ikasleak? Erabilera-neurketak (diagnosi kuantitatiboa)
  • Nolakoa da ikasleek euskararekiko eta beste hizkuntzekiko duten atxikimendua? Hizkuntza autobiografiak (diagnosi kualitatiboa)
  • Eta honen aurrean irakasleek, gainontzeko langileek eta familiek zer? Hizkuntza-jarreraren garrantzia
  • Aurrera begira zer? Euskal Herrian barna dauden praktika onak mahai gainean
  • Ikastola bakoitzean gai hau lantzeko zer, nola, zeinek? Erabaki-hartzea
  • Erabakiak hartu eta dagozkien neurriak hartu ondoren, horien eraginaren balorazioa
Metodologia: 

Mintegian parte hartze aktiboa bultzatuko da, eta lehenengo saiotik bigarrenera bakoitzak bere ikastolan gauzatzeko “etxerako lana” bidaliko da. Mintegiaren amaieran, ikastola bakoitzak erabakiko du zeintzuk izango diren bere ikastolan hurrengo ikasturtean abian jarriko diren neurriak.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Mintegira asistentzia eta parte hartze aktiboa

Emaileak: 
Inma Muñoa Barredo
Aitziber Ayesta Aldanondo
Unai Arellano Lakabe
Olatz Zabalondo Maguregi
Hartzaile mota: 
Ikastolako zuzendariak edo DBHko ikasketa buruak/koordinatzaileak izena ematea ezinbestekoa da. Berarekin batera, ikastolako HIZPRO taldeko kidea (DBH edo Batxilergokoa bada hobe).
Hartzaile kopuru minimoa: 
10
Hartzaile kopuru maximoa: 
30
Leku libreak: 
13 leku libre daude
Prezioa: 
Ikastaro zerrendara itzuli