IRUDIEN GARAPENA
Ikastaro zerrendara itzuli
Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data:
Ostirala, 2017, Martxoa 10-tik Ostirala, 2017, Apirila 28-ra
Iraupena:
4 ordu
Oharrak:
Kokapena: IKASTOLEN ETXEA
Ikastaroaren formatua:
Mintegia
Tokia:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak:
Irudi digitalen berezitasunak ezagutu eta eguneroko lanean nola erabili ikasi.
Edukiak:
- Irudi bektorialak eta bit-mapak.
- Erresoluzioa (ppp edo dpi vs pixel )
- Sortuko ditugun irudiak, paperean inprimatzeko izango dira edo webguneetan edo sare sozialetan txertatzeko? Edo irudi animatuak sortzea nahi dugu? Horren arabera, formatu desberdinak ezagutuko ditugu.
- Eskaneatutako irudiak hobetu, eta aukeratu gordetzeko formaturik hoberena.
- Alfa kanala eta Gardentasuna.
- Gerusak.
- 2,8,16, 24 eta 32 biteko irudiak. Nola sortu eta zertarako kasu bakoitzean.
- Formatu grafikoak: JPG, PNG, GIF, TIFF, SVG, TGA, e.a. (Zein aukeratu, lortu nahi dugun irudiaren arabera).
- PDFak nola sortu, editatu eta gorde.
- Windows sistema eragilean dauden doako aplikazio grafikoak erabiltzen ikasiko dugu, eta komertzialak direnekin konparatu.
Metodologia:
Saio praktiko eta presentziala izango da.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:
Formazioaren kalitatea ebaluatzeko galdetegi bat pasatuko da.
Emaileak:
Igor Tellitu Aguirrebeitia
Hartzaile mota:
HH, LH, DBH ETA BATXILERGOKO IRAKASLEAK