EKI IKT 1 MATEMATIKA

Ikastaro zerrendara itzuli

1.      Prestakuntza jardueraren titulua:

EKI IKT PRESTAKETA ARLOKA: MATEMATIKA DBH 1

2.      Emailea/k:

IKT taldeko profesionalak

3.      Saio kopurua:

3 saio

4.      Ordu kopurua saioko:

4 ordu

5.      Jarduera garatzeko lekua  zehaztu:

1. saioa Orioko ikatolan, beste biak Donostian – Kutxa gela

6.      Jarduera burutzeko egunak  zehaztu:

Irailak 2, azaroak 7 eta martxoak 10  

7.      Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu (hasiera ordua eta amaiera ordua):

9:30 – 13:30

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

EKI Proiektuko Unitate Didaktikoetako IKT jarduerak ulertzeko eta  ikasgelan praktikara eraman ahal izateko irakasleak gaitzea.

9.      Edukiak

Matematika 1

KALKULU ORRIA hastapena [Google Drive]
o Abioa
§ Titulu barra identifikatzea
§ Tresna barrak lantzea, artxibo, editatu, ikusi, formatua, tresnak….
§ Desplazamendu barrak erabiltzea
§ Liburu berri bat sortu, gorde eta irekitzea
o Gelaxken oinarrizko kudeaketa
§ Gelaxka zutabe eta lerroen arteko ezberdintasunak
• Izendatzeko modua ezagutzea
• Tamaina aldatzea
§ Datu mota kontutan izanik, formatua aldatzea.
o Datuekin oinarrizko eragiketak egitea
§ Formularen egitura ezagutzea eta eragiketa errazak idaztea
§ Gelaxken arteko eragiketak burutzea
§ Emaitzak gelaxka ezberdinetan adieraztea
§ Batuketa automatikoak egitea
MAPetatik datuak eskuratu eta interpretatu [Google Maps]
o Ibilbideen datuak interpretatu
o Bi ibilbide emanik hauek konparatu eta kalkulu orrira ekarriz unitate aldaketak egin

Matematika 2

KALKULU ORRIA sakontzea [Google Drive]
o Maiztasun-taulak
§ Gelaxkak kudeatzea
§ Gelaxka zutabe eta lerroen arteko ezberdintasunak bereiztea
§ Datu mota kontuan izanik, formatua aldatzea
o Gelaxketan dauden balioekin, eragiketak egitea
§ Formularen egitura baliatuz formula berriak sortzea
§ Formulak gainerako gelaxketara kopiatzea
§ Formulak kopiatzea, balio konstante bat erabiliz
§ Emaitzak gelaxka ezberdinetan adieraztea
o Grafikoak
§ Adierazi nahi dena kontutan hartuz, grafikorik egokiena aukeratzea
§ Eraikitako taulen datuetan oinarrituz, grafikoak desberdinak eraikitze
§ Grafikoak pertsonalizatzea, tituluak, leiendak…

Matematika 3

GEOGEBRA irudikapenak
o Marrazketa-tresna fisikoen erabilera elementu geometrikoen adierazpen grafikoan
§ Tresnak erabiltzea
§ Oinarrizko elementu geometrikoak irudikatzea
§ Oinarrizko irudi lauak irudikatzea
§ Irudi lauak beste sinpleago batzuetan (triangeluak eta laukiak) deskonposatzea
§ Irudi sinpleetatik abiatuz, irudi konplexuagoak sortzea
o Euskarri digitalen erabilera elementu geometrikoen adierazpen grafikoan
§ Ohiko elementuen irudikapena (baliabide fisikoen bidez adierazitakoak)
§ Poligonoak irudikatzea
§ Planoko isometriak irudikatzea
§ Eskala baliatuz irudi lauak irudikatzea
§ Adierazpenerako teknika: Geogebra
ü Interfacearen atal desberdinetaik mugitzea
ü Sortutako lana artxibo mota ezberdinetan gordetzea
ü Puntu, zuzen…..eta irudi lauak marrazten jakitea
ü Marraztutako irudien tituluak erakustea, izkutatzea eta aldatzea
ü Tituluen formatua aldatzea
o Analisia
§ Irudi lauak behatuz, planoko mugimenduak identifikatzea

10.  Metodologia:

Arloko jardueretan erabiltzen diren IKT aplikazioen lanketa egingo da, azalpena eta praktika konbinatuz, ikasle bakoitzak bere ordenagailua erabiliko duelarik. Bestalde, eta mintegiaren helburua IKT jarduerak gelara eramateko irakasleak gaitzea dela kontuan izanik, prestakuntza saio hauetan, arloko IKT jarduerak ezagutu eta praktikan jarriko dira.

11.  Ebaluazio irizpideak eta adierazleak:

Proposatutako jarduerak praktikara eramatea eta haien balorazioa egitea.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio-galdetegia betetzea.

12.  Hartzaile mota:

DBH 1. mailako irakasleak

13.  Gehienezko ikasle kopurua:

32 ikasle

 

Izen emate data: 
Osteguna, 2014, Ekaina 19-tik Asteartea, 2014, Iraila 2-ra
Saioak: 
2014/09/02 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
2014/11/07 (Ostirala) 09:30-tik 13:30-ra
2015/03/10 (Asteartea) 09:30-tik 13:30-ra
Iraupena: 
12 ordu
1. SAIOA ORIOKO IKASTOLAN , BESTEAK IKASTOLEN ETXEAN
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Emaileak: 
Josune Gereka Iruretagoiena
Loraine Lekuona Artola
Ikastaro zerrendara itzuli