Begirale eskola

AISIOLA, EHIk bultzatutako Astialdiko Hezitzaile Eskola da. Bere helburua, aisialdiko  begiraleak  edo  monitoreak  hezitzea  da,  EHIk  antolatzen  dituen aisialdiko  ekintzetarako  (udalekuak,  eskolaz  kanpoko  ekintzak,  jantokien dinamizazioa,  kirola,  tailerrak,...)  eta  orokorrean  hezkuntza  ez-formalaren esparruan  ikastolek antolatzen  dituzten  ekintza  guztietarako  (astialdiko  taldeak, liburutegien  kudeaketa,  jantokien  dinamizazioa,  ikasbidaiak,  ikasle-trukea, neguko kirolak, tailerrak,...)

AISIOLAK,  proiektu  hezitzaile  integral  bat  sortzea  du  helburu,  bertan, ikastoletan  ematen  den  hezkuntza  formala  eta  eskolaz  kanpoko  ekintzak nahiz aisiaren  inguruan  gauzatzen  direnak  (gazte  elkarteak,  ekintza kulturalak, inguruneari lotutako ekintzak,...) integratu eta elkar osatu nahi ditu.

AISIOLA proiektuaren  idearioak  Ikastolen  Elkartearekin  bat  egiten  du. Hauek dira ezaugarri nabermenak: proeiktu hezitzaile eta euskalduna; aisialdian oinarritutako hezkuntza proiektua;  baloreetan  oinarritutako proeiktu hezitzaile integrala; eta, kalitatezko hezkuntz proiektua.

AISIOLA Eskolak dituen helburu nagusiak hauek dira: 

  • Euskalduna eta euskara lan hizkuntza izango duen aisialdiko heziketa ikastaroak sortzea
  • Aisialdiko  begiraleei  eta  zuzendariei  heziketa  integrala  eskaintzea aisialdiko heziketaren bidez
  • Ikasleei  Ikastolako  proiektu  hezitzaileari  lotuta  jarraitzeko  aukera ematea
  • Kalitatezko  aisialdiko  hezitzaileak  izatea,  bai  ezagutza  teoriko eta praktikoen aldetik, baita garapen pertsonalaren aldetik ere
  • Ikastoletan aisialdiko ekintzetarako proiektu berriak martxan jartzea