2015eko Kilometroen bideoklipa

 

Asteazkenean aurkeztu zuten Kilometroak 15eko Lotzen Gattunk kantaren bideoklipa. Ikastolako ikasleak euskararen iratxo bihurtu dituzte, herritar guztiak bildu, eta, soka berari, euskarari, jarraiki lan egiten dutela irudikatuz. Parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibitatea dira Kilometroak 2015eko kantuaren bideoklipean bildu dituzten balioak. Duela hilabete inguru aurkeztu zuten Usurbilen urrian egingo den jaiaren abestia, eta orain irudiak jarri dizkiote abestiari. Usurbilgo hainbat bideogilek elkarlanean egin dute bideoa.

LOTZEN GATTUNK…
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin

GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,
lotzen gattun harira
GaTTunk, GaTTunk,
lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari
Hari artean, ahalari tiraka
Hari artean, hariari tiraka ari
Hari artean, hari ariketa
Hari artean, hari tira hari tira
Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk
ari GaTTunk TTunk
Hari GaTTunk
baGaTTunk ari
Hari GaTTunk
ari GaTTunk
BaGaTTunk hari
hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu
Bai baGaTTunk
ba ote goaz
goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin
Bai baGaTTunk
Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,
goaztean

Hariketan ari
Harik eta behar den artean ari
artean arin