Andra Mari Ikastola - Etxarri Aranatz

Eraikin berri hau urrats bat da ikastolaren etorkizuna bermatzeko, haurraren euskarazko kalitate heziketa eskaintzeko egindako ahalegina.

Eraikinak 2 urtetatik hasi eta 12 urterainoko haurrak hartuko ditu, LH 6. maila artekoak. Funtzionaltasuna diseinuaren ardatzetako bat izan da, ondorengo urteetan datozen erronka pedagogiko zein teknologikoei erantzuna emateko asmotan. Espazio gardenak, pareta mugikorrak, taldeka lan egiteko espazioak, gela tematikoak…funtsean ikasketa prozesuan parte hartzen duten metodologia desberdinak aplikatu ahal izateko espazioak. Kanpoko espazioak diseinatzerako orduan, ikasle eta naturaren arteko erlazioa oso kontuan hartu da.  3 eremu desberdindu dira. Zelai bat, non etorkizunean baso txiki bat landatuko den; kiroletako kantxa eta frontoia; eta azkenik elementu naturalez eginiko parke bat non umeek egurra, harea, harria eta belarrarekin kontaktu zuzena izateaz gain, sormena eta oreka ere lantzeko aukera izango duten. 

Eraikina Etxarriko udalak utzitako lurretan eraikia izan da. 

Eguerdiko 11:30 izango da ekitaldia.