Arizmendi Ikastolak First Lego Leagueko barne-kanporaketa egin du

Taldeka ROBOT bat eraiki behar izan dute horretarako, eta hainbat misio eginarazi diote robotari. Bertatik hiru talde sailkatuko dira EAEko kanporaketara joateko abenduaren 12an. Iaz talde bat sailkatu zenez, Tenerifera joan zen Espainia mailakoa jokatzera. Arizmendi Ikastolak seigarren aldiz parte hartzen du mundu mailako txapelketa honetan MU eta Ikerlanen laguntzarekin.