"Ikasle euskaldun eleaniztunak, Nola?" mahai ingurua, gaur

Ikasle euskaldun eleanitzak izatea dugu xede denok, baina hori nola gauza liteke? Gai hori ardatz hartuta, Martin Ugalde Foroaren baitan mahai ingurua izango da gaur iluntzeko 19:00etan. Martin Ugalde Kultur Parkean izango da hitzordua, Andoainen. Hizlariak izango dira: Abel Ariznabarreta, Ikastolen Elkartetik; Julen Etxeberria, Sortzenetik; eta Arantxa Urbe, "ikasle euskaldun eleaniztunak" proposamenaren egile taldetik. Mahai Ingurua Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok gidatuko du mahai ingurua.