Hamazpi mila ikaslek hartu dute parte JUUL Literatur Hauteskundeetan

Hemezortzigarren urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak bere literatur hauteskundeak antolatu ditu, gaur, apirilaren 21ean. Euskal Herriko Ikastoletako 17.142 ikaslek eman dute botoa liburuei dagokienean, eta 9.099k ilustratzaile onena erabakitzeko hauteskundean.

Aurreko urteetan bezala, bi izan dira bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto papera eta bozketa elektronikoa. Bereziki, gazteak izan dira nagusiki bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak. Botoemaile askok bi aukeretan parte hartzen dute, eta bai liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute.

Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategori ezberdinetan:

A- Kategoria (Haur Hezkuntza/Ama Ikastola): 2.894

B- Kategoria (LH 1. eta 2. Maila/ Lehen Mailako 1. eta 2. urtea): 3.199

C- Kategoria (LH 3. eta 4. Maila/Lehen Mailako 3. eta 4. urtea): 3.729

D- Kategoria (LH 5. eta 6. Maila/Lehen Mailako 5. urtea eta Kolegioko 6.a): 3.843

E- Kategoria (DBH/ Kolegioko 5., 4., 3.a eta Lizeoko 2.a): 3.477

I- Kategoria (Ilustratzaile): 9.099

Hauek izan dira, berriz, irabazleak

A kategorian Anna Llenas-en Koloretako munstroa (Flamboyant).

B kategorian, Begoña Ibarrolaren Hartz marmartia (Elkar),

C kategorian, Toti Martinez de Lezearen Nur eta altxorraren kutxa (Erein), D kategorian Jeff Kinney-ren Gizajo baten egunkaria (Alberdania)

E kategorian Jasone Osororen Ezekiel (Elkar)

Ilustrazioari dagokionez, ikastoletako ikasleek Juan Luis Landa goraipatu dute.

Atxikitako artxiboan aurkituko dituzue emaitzak, osorik.