Zabalik da Ikastolen udaleku teknologikoetan matrikulatzeko aukera

Ekainaren 23tik 29ra bitarte, udaleku teknologikoak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak. Udaleku irekia da, eta  Donostiako Tabakalera eraikinean egingo dira jarduerak. Bost egun horietan gazteak programazio eta robotikaren munduan murgilduko dira, jolas eta praktika desberdinak erabiliz. Gainera, Euskal Herriko aditu desberdinek haien esperientzien berri emango dute bertatik-bertara.

Ikastolen udaleku teknologikoen helburuak dira: programazio eta robotikaren arloan trebatzea eta bitarteko hauekin, opor garaiaz gozatzea; pentsamendu konputazionala garatzea; teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera berritzaileak ahalbidetzea; eduki teknologikoetan aditu direnen esperientziak ezagutaraztea; zaletasun bereko gazteen arteko elkar-ezagutza sustatzea; eta teknologia berrietako eredu eta praktikak ikuspegi parekide batetik lantzea.

Ekainaren 3ra bitarte dago matrikulatzeko epea

Informazio gehiago eta matrikulatzeko HEMEN