Haur Hezkuntzarako Ikastolen proiektua

Haur Hezkuntzarako ikastolen Proiektu berriaren baitako lehen prestakuntza saioa egin da ekainaren 16an, Gasteizko Europa jauregian. EHIko Pedagogia arduradun Abel Ariznabarretak hainbat gako azaldu ditu ikastolen hezkuntza proiektuaren gainean. Rafael Cristobal, berriz, haurrari begiratzeko haurrarengana hurbiltzeko moduaz mintzatu da. Europa jauregia bete egin da ikastoletatik etorritako 400 hezitzaile eta irakaslerekin.