Adiorik ez, Imanol

Imanol Urbieta hil zaigu, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolarentzat bezala Ikastolen Elkartearentzat erreferentzia eta itzal handiko pertsona, eta euskal musikagintzan eta haurren abestigintzan ezinbesteko sortzailea.

Ikastolako irakasle aitzindari eta musika hezitzaile, sortzaile eta maitale, handia izan da Imanol Urbietak utzi duen arrastoa eta utzi duen ondarea, belaunaldiz belaunaldi dirauena.

Hutsune handi bat sentitzen dugu uneotan ikastolok, baina handiagoa da Imanolek bere abestiekin gure bihotz-buruetan bete duen espazioa.

Adiorik ez, Imanol

Imano Urbietari omenez, Salbatore Mitxelena ikastolak ekoitziriko bideoa

 

Bere ikasleengan oinarritu zen Imanol Urbieta 'MacMikel', 'Jon Braun' eta 'Ran Rober Ran' kantak sortzeko. BERRIAk abestien sortzailea eta protagonistak elkartu zituen.

 

Imanol Urbieta, 2014an egin zioten omenaldian