Jolastuz ikasteko aplikazio berriak!

Ikastolen Elkarteak lau aplikazio garatu ditu sarean erabiltzeko edo Android sistema duten gailuetan jolasteko:

1.- Mekanografia ikasi eta trebatzeko Hatz10 aplikazioa.

2.-  Ipuinak sortu, editatu eta etxean jasotzeko aukera ematen duen Kontalari

3.- Argitxo iratxoa, gure pertsonaia estimatua zaindu eta harekin jolasteko aukera ematen duena

4.- Txirritx kilkerrarekin joko eta jolas ugari egiteko aplikazioa

Hatz10

Mekanografia ikasteko Ikastolen Elkarteak garatu duen web aplikazio bat da Hatz10. Zortzi urtetik aurrerako ikasleentzat prestatua dago,  eta ikastea dibertigarriago izateko, ariketak joko modura proposatzen dira.

Bi prozesu nagusi bereizten dira, ikastea eta trebatzea.

Aplikazioaren webgunea: www.hatz10.eus

Kontalari

Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko.

Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du.

Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du.

Kontalariren webgunea: www.kontalari.eus

Argitxo Iratxoa

Argitxo Iratxoa Android aplikazio berri bat da. Google Playen doan eskura daiteke.

Joko honetan Argitxo zaindu behar da. Jaten eman, arropa egokia jantzi, gaixo badago botika eman, lagunekin jolastu...

Etxeko gaztetxoenentzat zuzendua dago, Haur Hezkuntzan diharduten ikasleentzat

 

Txirritx kilkerra

Txirritxen CD-Roma web formatuan berregin dugu. Txirritxeko 11 gaietan oinarrituta, gai bakoitzari loturiko ipuin, abesti eta jolas ezberdinak bildu ditugu webgunean: www.txirritx.eus