Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan

Estatu Batuetatik iritsitako ikasle talde batek Ikastolen Etxera bisita egin du, gaur, Ikastola eredua ezagutzeko helburuarekin. Goiza eman dute bertan, eta zenbait arduradunek erakutsi diete ikastolen antolamendua, hezkuntza eredua eta Ikastolen Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak, besteak beste materialgintza.

Kansaseko Unibertsitateko ikasleak dira, Business Administration-eko MBA bat egiten ari dira, eta horren baitan, Euskal Herrirako bisita antolatuta etorri dira. Urtarrilaren 14ean iritsi ziren, eta hilaren 28an itzuliko dira Ameriketako Estatu Batuetara.

Egunotan Euskal Herriko ekonomiaz gain, kultura eta gizartea ere ezagutzeko aukera izan dute ikasle estatubatuar hauek. Besteak beste Ner Group eta Mondragon taldea bisitatu dituzte, baina baita Berria taldea edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ere. Museotara bisita gidatuak egin dituzte, eta baita bestelako irteerak ere.

 

Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan
Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan
Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan
Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan
Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan
Kansasetik Ikastolen Etxera, bisitan