17.000 ikasletik gora hartu dute parte JUUL 2017 Literatura hauteskundeetan

Hemeretzigarren urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak antolatu zituen, atzo, apirilak 4. Euskal Herriko Ikastoletako 17.099 ikaslek hartu zuten parte libururik onenaren bozketan, eta  8.900k, berriz, ilustratzaileri onenarenean. Aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko bi sistema erabili dira, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Gazteak izan dira, bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili dutenak. Boto-emaile askok bi aukeretan parte hartu dute, hau da, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman dute. Partaidetzari dagokionez, honako hau izan da ikasle kopurua kategoria ezberdinetan:

A- Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.589 (Ama Ikastola)

B- Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 3.153 (Lehen Maila 1. eta 2. urtea)

C- Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 3.804 (Lehen Maila 3. eta 4. urtea)

D- Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 4.025 (LM 5. urtea eta Kolegioko 6.a)

E- Kategoria (DBH): 3.528 (Kolegioko 5., 4., 3.a eta Lizeoko 2.a)

I- Kategoria (Ilustratzailearena): 8.900

Orotara 53 ikastolek hartu dute parte.

Hauek izan dira, berriz, boto gehien lortu dituzten idazle, idazlan eta ilustratzaileak

Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikasleak
Bi neskato botoa ematen
Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolan
Zangozako ikastolan, botoa ematen