Txekian da Ikastolen Elkartea oraingoan

Ikastolen Elkarteko Harri Beobide Txekian dago bertara bildutako irakasleei formazio saioak ematen Inklusibitate estrategien inguruan, hain zuzen, Kalitate Handiko Historia eta hiritartasun irakaskuntza inklusiboa zein irisgarriagoa egiten: "Strategies for Inclusion - Making High Quality History Education more Inclusive and Accesible" izenburupean. Euroclio Elkarteak antolatu du formazioa.

Oraingo talde honetan Europako herrialde ezberdinetako 20 irakasle bildu dira, eta Inklusibitatea erraztuko duten jarduera, estrategia eta baliabideak sortzen ari dira, elkarrekin lanean arituz. Armenia, Georgia, Kroazia, Alemania, Turkia, Mazedonia, Ingalaterra, Herbeherak, Txipre eta Estoniako irakasleak dira Ikastolen Elkartearen ordezkariarekin bildu direnak. Saio hauen xedea da esku artean dituzten egitasmoak hobetzea eta bideratzen laguntzea.