BIDEOA. KIVA programa aurkezten, Eusko Legebiltzarrean

Ikastolen Elkarteak KIVA programa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Azalpenak emateko bertan izan dira Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu, Lehen Hezkuntzako arduradun Belen Baztarrika eta KIVA programaren koordinatzaile Agueda Laraudogoitia.

Bideo honetan ikus daiteke EHIren ordezkarien agerraldia. Baliagarria da, halaber, KIVA zer den eta ikastoletan nola inplementatzen ari diren zabaltzeko eta jakiteko.