JUUL 2017 Sari Banaketa

Artista hauek izan dira sarituak: Zorionak!!
Margarita del Mazo, Peru eta Txomin Magdalena, Bertol Arrieta, Estibaliz Vivanco, Lur Gallastegi, John Andueza, Jasone Osoro, Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe, Fernando Morillo, Iván Landa, Eider Eibar, Jokin Mitxelena eta Iosu Mitxelena.

 

Bozkatuenei saria emateko ekitaldia
Nafarroako Ikastolen Elkarteak burutu du sariak banatzeko ekitaldia, haur eta gazteentzako urtero antolatzen dituen hauteskunde literarioetan idazle eta ilustratzaile bozkatuenei gorazarre egiteko, Lesakan, aurtengo Nafarroa Oinez herrian, Harriondoa Kultur Etxean.

Urtero legez, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da, hortaz, aurten Lesakak hartu du ardura. NIEren eskutik, Irene Lopez izan da aurkezlea Harriondoa Kultur Etxeko oholtzan; eta Tantirumairu Ikastolako ikasleak lagun izan ditu Gaizka Sarasola ikasle ohiak prestatutako performance ederrean, ekitaldia, 2017ko Nafarroa Oinezen mezu eta izaeraz kutsatu dituztelako ikusleak.

Tantirumairu Ikastolak urteko jarduera programa sei kontzeptupean sortu du, memoria, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak oinarri hartuta. Ildo beretik, hauexek izan dira ikasleek sari banaketa ekitaldian zehar antzeztu dituzten hiru agerraldien oinarri.
 

JUUL inguruko hainbat datu aipagarri
Juul egitasmoaren helburua da gazteengan irakurzaletasuna sustatzea. Nafarroako Ikastolen Elkartetik datorren egitasmo honek "kutsatu" ditu dagoeneko Euskal Herriko ikastola asko eta asko.

2017ko apirilaren 4an izan ziren JUUL hauteskunde literarioak.
19. edizioa izan da.
Aurten Euskal Herriko 53 Ikastolak parte hartu dute. 
26.000 boto inguru eman dira irakurleen artean, liburuentzako eta ilustratzaileentzako ( eta aldi berean, ikastoletako haurrek, hauteskunde prozesua zer den ikasten dute).

Sari-banaketa ekitaldian hitz egin dute:

  • Amaia Lasheras (Nafarroa Oinez 2017, Tantirumairu Ikastolako lehendakaria)
  • Mikel Asiain (NIEko lehendakaria)

JUUL kanpaina Eusko Jaularitzak babesten du, Kultura sailak.

BOZKATUENEI AITORPENA

Aurten, bozkatuen izan diren idazleei zein ilustratzaileei Ikastolen Elkarteak aitorpen berezia egin die. Horretarako, JUAN JESÚS ILUNDAIN artista nafarrari JUUL SARIA egin zezan eskatu zitzaion, NIEk saridunei banatu dien oroigarria hain zuzen.