Oinez17k baditu kantua eta bideoklipa

'Bikin bat in' izena du Nafarroa OInez 2017 ekitaldirako prestatu duten abestiak. Gaur aurkeztu dituzte bai abestia eta baita bideoklipa ere. Estitxu Arotzena bertsolariak jarri ditu hitzak eta Igor Telletxeak ipini dio musika kantuari. Bideoklipa, berriz, Xumar Altzugarai zinemagileak zuzendu eta ekoitzi du. Urriaren 15ean ospatuko da Nafarroa Oinez, Lesakan. Hemen duzue ikus- eta entzungai.

Hemen duzue, berriz, Kilometroak 17ko abesti eta bideoklipa. Oñatin ospatuko da datorren irailaren 24an.