Bernat Etxepare Lizeoaren inauguraketa. GONBITEA.

Lizeo Berria Baionan… GOMITA !

Ametsa bete dugu ! Sartuak gira lizeo berrian eta gora-beherak gora-behera loriatuak gira!
Zorionak eta eskerrak denei, denen bultzadaz lortu baitugu aspaldian merezi genuen eraikina.
Karia hortarat, heldu den irailaren 16an, larunbatez, eginen dugu estrena ofiziala. Den-denak gomit zarete elgarrekin parteka dezagun Bernat Etxepare Lizeo berriaren egoitzaren aurkezpen ofiziala. Bide batez, mezua zuen ingurukoei pasatzea galdegiten dizuegu. 

Goizeko 10.00 etan bisita eginen dugu.
Goizeko 11.00 etan ekitaldi ofiziala izanen da.
Eta 12.00 etan aperitifa eta bazkaria (bazkaltzeko lekua atxiki behar da, seaska@ikastola.eus helbidean)

Bertzerik gabe, larunbatean elgarrekin izanen garelakoan har itzazue gure agurrik euskalzaleenak.
Bernat Etxepareko ekiparen izenean, ongi etorri!