Hasi da Errigoraren 2017ko udazkeneko kanpaina

Atzo hasi zen Errigoraren 2017ko udazkeneko kanpaina, Nafarroako Hegoaldeko nekazarien produktuak sustatu eta bertako euskalgintzari laguntzeko kanpaina. Urriaren 26an hasi eta azaroaren 14a bitartean iraungo du kanpainak, eta epe horretan Nafarroako hegoaldeko nekazaritza uztarekin osatutako saskiak eskuratzeko eskaerak egiteko aukera egongo da.

Eskatu saski beltza edo zuria (edo biak) eta eman Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari %25a.

Egin eskaera zure ikastolan!