Durangaldeko bertsolari gazteek eraman dute XXVI. BBK Sariketako txapela

Puntu erdi bateko aldearekin izanik ere, Durangaldeko bertsolari gazteen taldeak eraman du XXVI. Bertsolari gazteen BBK sariketaren txapela. Martxoaren 22an finala jokatu da finala, Bilboko BBK Salan, Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean. 

XXVI. Bertsolari Gazteen BBK sariketa otsailaren 27an hasi zen Igorren, eta gaur amaitu da Bilbon jokatutako finalarekin. Tartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izan dira, eta zortzi eskualdek parte hartu dute: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe, Enkarterri-Ezkerraldea, Lea-Artibai eta Uribe Kosta.

Gai-jartzaile eta aurkezle beharretan, ondorengoak ibili dira: Ainhoa Urien, Zihara Enbeita, Leire Garatxena eta Itxaro Juaristi.

Finaleko aurkezlea Itxaro Juaristi Olaetxea izan da, eta epaimahaia Miriam Juaristi Urizarrek, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Inazio Vidal Gurrutxagak osatu dute. Idazkari beharretan, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.

Aurten, gainera, taldeek lehenegoz egin dituzte taldekako agurrak, eta talde agurrik originalenari saria Uribe Kosta taldeak irabazi du.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:

18 urte artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia eta Bittor Altube Sarrionandia Durangaldekoak; Aritz Landeta Terceño, Maider Barañano Uribarri eta Naroa Torralba Rodriguez, Uribe Kostakoak

19-24 urte bitartekoak: Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia, Durangaldekoak; Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco Uribe Kostakoak

Eta hauek talde bakoitzak lortutako puntuazioak: Durangaldeak 393,5 puntu; Uribe Kostak 393 puntu. Beraz, puntu erdi soil batengatik eraman dute txapela Durangaldeko bertsolari gazteek.

Bizkaierarik onenaren saria Durangaldea taldeko Bittor Altubek eraman du etxera.

Sariak ematen ondorengoek parte hartu dute:

  • Onintze Ituño: BBKren ordezkaria

  • Ainhoa Markinez: Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ordezkaria

  • Idurre Maortua: Ikastolen Elkarteko ordezkaria