Bizkaiko Eskolartekoa 2018, Balmasedan

Balmasedan jokatu ziren Bizkaiko Eskolartekoaren finalak, idatzizkoan eta bat-batean, iragan maiatzaren 6an. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.

Balmasedako frontoian izan zen bertso idatzien saioa; 215 ikasle inguru izan ziren parte hartzen, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxiller 2.era arteko ikasleak denak ere. Ordubeteko tartean 3 bertso idazteko lana proposatu zitzaien parte hartzaileei. Idatzizkoan, ikasle bakoitzak bere ikasmailan hartzen du parte eta adinari egokitutako ariketak eta gaiak bete behar izaten ditu.

Idatzizkoa amaituta, Klaret Antzokira aldatu ginen, bertan izan baitzen bat-bateko finala. Aurrez egindako lau sailkapen saioetan 35 bertsolari gaztek hartu zuten parte, eta kanporaketa horietan sailkatutako honako zortzi gaztek jokatu zuten finala:

  • Amaiur Atxa
  • Ander Sarriugarte
  • Bittor Altube
  • Gorka Pagonabarraga
  • Iruri Altzerreka
  • Maddi Egiguren
  • Maite Sarasola
  • Peru Irastorza

Saioak fase bi izan zituen, eta bertsolari bi pasatu ziren buruz burukora, Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka. Atal honetan puntuari erantzun eta bakarka egin ostean, epai-mahaiak Gorka Pagonabarraga izendatu zuen txapeldun.

Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ izan zen gai-emailea eta aurkezlea, eta bertsoak epaitzen, berriz, Beñat Romero, Josu Telleria eta Leire Etxebarria izan ziren.

Goizari amaiera emateko, sari banaketarekin biribildu zen guztia. Josune Bañales, Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, eta Alvaro Parro Betanzos, Balmasedako alkatea, izan dira sariak banatzen. Eta Miren Amuriza bertsolariak jantzi zion txapela bat-bateko irabazleari.

Bertso paper lehiaketan, berriz, hauek izan ziren saridunak

LH 5

  1. Saria: Mariñe Elejaga. Betiko ikastola. Leioa.
  2. Saria: Belate Bermeosolo. Bihotz gaztea. Santurtzi.
  3. Saria: Izarra Olabe Kareaga. Berakruz. Markina-Xemein.

LH 6

  1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola. Algorta.
  2. Saria: Maren Garai. Maristak ikastetxea. Zalla.
  3. Saria: Haizea Barturen Aginako. San Nikolas ikastola. Algorta.

DBH1

  1. Saria: June Aizpuru Amilburu. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.
  2. Saria: June Diaz. San Nikolas ikastola. Algorta.
  3. Saria: Iraia Reverte. Eleizalde ikastola. Bermeo.

DBH2

  1. Saria: Izaro Bilbao Arostegi. Larramendi ikastola. Mungia.
  2. Saria: Izaro Mazo Zuloaga. Arratia BHI. Areatza.
  3. Saria: Begotxu Garibi. San Jose Jesuita. Durango.

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  1. Saria: Oihan Diaz. San Nikolas ikastola. Algorta.
  2. Saria: Irune Basagoiti. Ermua BHI. Ermua.
  3. Saria: Maider Altuna Urbina. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.