IKASJAI Ikastolen jaietan dibertitzeko eta ikasteko aplikazioa

ZER DA IKASJAI?
Telefono jolas bat da; app- aplikazio bat da.
Aplikazioa jaistea doakoa da. PlayStore eta App Store dendetatik, Android edo IOS telefonorako.
PlayStore edo App Store : Ikasjai jaitsi, ireki eta baimendu.
Edo QRarekin zuzenean jaitsi.
Jolasa martxan jartzeko Lekeition egon behar duzu, eta app-a jaitsita.

ZERTAN DATZA IKASJAI?
Teknologia berriei esker aisialdia eta kultura uztartuko dituzu.
Jokalariak helburu eta misio ezberdinak lortzeko, inguruan dauden gunetara hurbildu beharko du.

Lekeitio ezagutzeko GIDA osatua du herriko kulturari lotua; baita Ibilaldiko egitaraua ere.

Nola jolastu?
Jokalari lez “abatar” Irudikatu zara, zure izena (edo asmatutakoa) emango diozu, eta martxan jarriko zara. Ibiltzen hasi orduko mapa azalduko zaizu zein bide jarraitzeko adieraziz.
Lau atal dituzu: JOKOA / MAPA / AGENDA  eta NIRE OPARIAK

* Arraunak ezabatzen joango zara, puntuak irabazteko balio dizutenak.
* Toki bat konkistatzeko arraun kopurua betetzen joango zara.
* Puntuak jaso.
* Berreskuratu.
* Dagoen kopurua baino 1 gehiago lortu. Beste jokalariekin lehia sanoan arituko zara puntu gehiago eskuratzeko.

Misioak betetzen joango zara, H-ra hurbildu ahala galdera batzuk erantzungo dituzu.
* Helburuak beteko dituzu: Lekua bisitatu / Jolastu / Kokoa ezabatu / eta QUIZa erantzun.
* Ongi betetakoan H-a laranjatuko zaizu. Eta aurrera!
* Nahi baduzu, sare sozialetan partekatu zure lorpenak, selfiak, uneak eta abar… Selfiak partekatu nahi ez badituzu, ez arduratu, jolasean jarrai dezakezu hau eginez: argazkia egin / partekatu sakatu / eta ondoren hatzamarrarekin behetik gora eginez, automatikoki desagertuko zaizu.

======================================================

IKASTOLEN JAIETAN IkasJai app-arekin DIBERTITU NAHI?
EUSKALTELi esker app-joko berria sortu dugu Lekeition, Armentian, Zarautzen eta Tuteran jolasteko. Ideia, baliabideak eta laguntza, berak jarri ditu.

1998an izenpetu zen lehen hitzarmena Euskaltel eta Ikastolen Elkartearen artean, ikastolen bost jai nagusiei laguntzeko. Orduz geroztik, lankidetza akordioa urtero birsinatu da, hutsik egin gabe, berezitasun batekin: beti berritua izatea, beti urrats berriak ematea, beti bizirik irautea, euskara eta teknologiaren ate berriak zabaltzeko. 

Oraingo honetan telefonorako aplikazio berria asmatzea izan da jaiak lotuko dituen urratsa. Argibide eta zehaztasun bila Olatz Basagoiti eta Izartza Zorrozuarengana jo dugu, Marketin departamendutik biek bultzatu baitute urratsa. Ikastolen jaietan gazteen artean aisialdiari lotutako esperientzia bat bultzatu dute GPS geolokalizazioaren bidez, teknologiari esker kulturari atxikituta.

Zer da IkasJai app-a?
IkasJai, telefono joko bat da, zeinetan misio batzuk gainditu beharko dituen jokalariak, ikastola jaia antolatzen den herriko kulturari lotuta. Horretarako, jokalariak, “abatar” irudikatuta, interesguneetan barrena mugitu, eta hainbat gaitasun adieraziko ditu jokoaren atal ezberdinetan, leku zein pertsonaia desberdinei buruzko galderei erantzuten. Ezagutzaz gain, asmakizunak, argazkiak eta selfiak egingo ditu, SSZZetan zabaltzeko. Hartara, puntuak biltzen joango da, beste jokalarirekin “lehian” sariak eskuratzeko.

Zer ezaugarri du?
IkasJai Ikastolen jaietarako prestatu dugun aplikazioa da, jai bakoitzari egokituta, baina behin jaitsiz gero, eguneratu baino ez da egingo. Lehenengo aldiz Lekeitioko Ibilaldian jaitsiz gero, ondoren Araba Euskaraz-en, Kilometroak-en edo Nafarroa Oinez-en eguneratu baino ez da egin beharko.

Zer behar da jolasteko?
Aplikazioa deskargatzea eta ongo pasatzeko gogoa izatea!

Nola deskargatu edo jaitsi daiteke?

Playstore eta appstore bidez, IkasJai bilatu eta hor agertuko da. Horretaz aparte, eskuorrietan dagoen QRarekin zuzenean jaitsi ahal izango da.
 

Nork jolas dezake?

Jolasa adin guztietarako da egokia, hau da, edonor jolas daiteke.
Eta jolastu nahi ez duenarentzat ere aplikazio oso interesgarria da, jai-egitarauaz zein zerbitzuez gainera, herriari buruzko informazioa ere eskuragarri izango duelako. Horrela, autobus geltokia, anbulatorioa edota Ikastola jaiak eskaintzen dituen salmenta puntuak non dauden jakiteko, primerako tresna izango da.

Etxetik jolastu ahalko da?
Ez. Aplikazioa deskargatuta izan arren, jolasa ezingo da martxan jarri kasuan kasuko herrira joan arte. Jolaseko “abatarra” gure GPSarekin batera mugitzen da; beraz, ibilbide birtualean dauden jolas eta probak egin ahal izateko aurten Lekeitio, Armentia, Zarautz edo Tuterako ibilbidea egin beharko dugu, eta puntu jakinetara heltzean ikusiko dugu zer egin behar den.

Nola jakingo dugu zer egin?
Aplikazioan azaltzen den tximeletatxoa izango dugu narratzaile,  gure aholkulari lagungarria. Berak emango dizkigu pistak ...

Jokoak zer berezitasun ditu kontuan?
Herriko hizkuntza mailako esamoldeak, adibidez, edo hainbat leku berezi eta pertsonaia ospetsuren ingurukoak. Aberastasun horiek, neurri apalean bada ere, ezagutzera eraman nahi ditugu..., ondo pasatzeaz gain, gure txoko eta bazterrak kontuan hartzea eta horiekin gozatzea ere helburu baitira.

Bakarrik ala taldean jolas dezakegu?
Berez bakarkako jolasa da, baina ziur erantzunen batean zalantza izanez gero, ingurukoen laguntza baliagarria izango dela. Bakarka parte hartu arren, jaira joaten direnek esku har dezakete, eta elkarren artean “pike sano” bat sortu, lehiatuz nork puntu gehiago lortu, esate baterako.

Zerbait irabazi dezake jokalariak? Saririk, bai? Nolakoak?
Bai, sari ezberdinak izango ditugu, hala nola, museotarako sarrerak,  jaiko edo Athleticeko kamisetak, motxilak hainbat gauzarekin, telefono mobilen bat, izozkiak, bokatak, pastelak...; jai bakoitzean, bereak.

Noiztik izango da eskuragarri?
Maiatzaren hasieratik Lekeitiokoa, ekainaren hasieratik Armentiakoa, eta zehazteke daude oraindik Zarauzkoa eta Tuterakoa. Esan bezala, bertaratutakoan jaitsi ahalko da aplikazioa.