Nafarroako ikastolen komunitatearen testigantzak

Nafarroako Ikastolen Elkarteak ikastolen komunitatea osatzen dutenen (sortzaileen, familien, irakasleen, langileen, ikasle ohien...) testigantzak bildu ditu bideo honetan. Testigantza horien bitartez agerian geratu da ikastolaren ibilbidean oinarri izan diren baloreei ezinbestean eutsi beharrean gaudela eta ikastola eredua garatzen jarraitu behar dugula.