Bilera egin dugu EH Bilduko ordezkariekin egungo krisia aztertzeko

Gaur EH Bilduko ordezkaritza batekin, Maddalen Iriarte eta Ikoitz Arreserekin, bilera egin dugu COVID-19ak eragin digun krisi soziosanitario eta ekonomikoa aztertzeko, eta egoera honi aurre egiteko etorkizunean hartu beharreko neurriei buruz ere aritu gara

Hezkuntzaren arloan gertatu denari errepasoa eman diogu, Ikastolek eta, oro har, hezkuntza-komunitateak emandako erantzuna eta administrazio ezberdinek Euskal Herrian hezkuntzaren arloan hartutako neurriak ere aztertu ditugu.

Eta, batez ere, etorkizunera begira jarri gara, ikasgeletara itzultzea aztertu dugu, ahaztu gabe iraila ez dagoela hain urrun, eta ikasturte berri bati nola aurre egin aztertzen hasi beharko dugula. Eta, gainera, jakin gabe zein baldintzatan egin ahal izango dugun.

EH Bilduko ordezkariek COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko landu duten plana aurkeztu digute eta gure ekarpenak ere egin dizkiogu.

Positiboki baloratzen dugu bilera, eta hezkuntza arloko egoeraren azterketan eta aurre egiteko neurrietan izan ditugun kointzidentzia ugariak nabarmentzen ditugu.