HERRI URRATS birtuala, igandean MAI 10, zure brindisarekin!!

HERRI URRATS birtuala, igandean MAI 10, zure brindisarekin!!

Pena handiarekin ezin denok Senpereko lakuan elkartu oraingoz!!
Baina, igandean, Maiatzaren 10a egun berezia izan dadin Kanalduderekin zuzenezko emankizun bat prestatzen ari gara. Birtuala izango da, etxetik jarraitzeko modukoa.

Etxetik ospatzea proposatzen dautzuegu!
Igandean eguerdiko 12:00tan, sar zaitez kanaldude.eus atarian, bertan lotura aurkituko duzu.
Hasteko hitz batzuk:
- Herri Urratseko-lehendakaria den Beñat Bidegainek hitza hartuko du, badu zer kontatua.
- Seaskako lehendakaria den Peio Jorajuria elkarrizketatua izanen da, badu zer esana.
- Euskal Herriko Ikastoletako lehendakari den Koldo Tellitu ere mintzatuko da, badu zer elkartu.

- Bertso, musika

- Gaki Ge Herri Urrats 2020, aurtengo klipa erakutsiko da, lehenengo aldiz ikusiko dugu!!, badugu zerekin gozatu.

Eta, elkarrekin igandeko emankizunean "txin txin egingo dugu denek elgarrekin" 
Bildu gurenaga, animatu Iparraldeko ikastolak bultzatzen!
https://kanaldude.eus/albisteak/439-herri-urrats-etxetik-maiatzaren-10ean-1200tan-zuzenean

Esker mila KANALDUDE.eus-i, kanaldude herri telebistari, eskaintzen ari zaigun laguntzagatik!!