Ikastola komunitatearentzako hizketaldiak antolatu ditugu

Garai zail hauetan zuen etxeetara hurbildu nahi dugu eta gertuko ditugun zenbait gairen inguruan lagungarri izan daitezkeen zenbait ikuspuntu eskaini. Ikastola komunitate kide zaren horri, aditu zenbaitek duten iritzia eskaini nahi dizugu. Ikastola eta momentua lotu nahi ditugu maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arratsaldeko 18:00etan antolatu diren hizketaldietan. [Egitaraua atxikitako dokumentuan duzue]

Jakinekoa da momentu zail hauetan teknologiak emandako laguntza eta gaurko gizartean duten garrantzia. Ezin ahantzi dugu ere, gure etxeko txikiak ere beraiekin jaio direla eta Internet euren bizitzetako protagonista bat dela. Eta zenbat dakigu euren errealitate digitalari buruz? Rakel Gamitok lagunduko digu 10urte edo 17 urteko gazte batek nola bizi duen errealitate hori ikusten. Horretarako 2 saio emango ditu adin tarte bakoitzean zentratuta, 10-14 eta 14-18

Donna Apellanizek berriz, 0 eta 10 urte arteko haurren emozioak nola kudeatu ditzazkegun azalduko digu. Etxean egotera behartuak izan garen honetan, familia guztietan emozio dantza izugarria izan da, eta zer esanik ez haurrengan. Adin horretan kokatuko da, eta emozio horiei izena jartzen, ulertzen eta kudeatzen lagunduko digu

Teknologia, emozioak eta, noski, komunikazioa. Errespetuzko komunikazioa. Nerea Mendizabal komunikazio ez bortizeko hezitzaileak eta ikastoletan ezagunak Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako gaztetxoekin komunikazio hori nola bideratu dezakegun argituko digu. Nola gerturatu, hitz egin, kontutan zer hartu, etabar. Bi saiotan adin tarte bakoitzeko ezaugarriak eta kontutan hartzekoak azalduz

Alvaro Beñaranek mugimendua, ekintza eta jolasaren zentzua izango ditu hizketagai, eta hauen garrantzia azpimarratuko du 0 eta 8 urte arteko haurren artean. Horrela, bere esperientzia zabaletik garai hauetan haur horiek duten beharraz jardungo da

Bukatzeko, gonbitea luzatzea besterik ez zaigula geratzen. Nahi duen orok parte har lezake on line egingo diren hitzaldietan; eskatzen den gauza bakarra izena ematea da. Horretarako erabili ondorengo lotura, izena eman. Hitzaldi bakoitzean galdera tarte bat hartuko da.

Informazio gehiagorako ikastaroak@ehi.ikastola.eus helbide elektronikora idatzi

Besterik gabe, agur bero bat eta ondo izan. Animo!