Sindikatuek hezkuntzan egin duten grebarako deiaren inguruan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeei grebarako deia eginez Hezkuntza alorreko sindikatuek gaur egin duten agerraldiaren ondotik, Ikastolen Elkarteak hau adierazi nahi du:

• Interlokuzioa zabalik izan dugula eta dugula ikastoletako langileen ordezkariekin.

• Egoera bereziaren aurrean kontingentzia planak eta ikastoletarako itzulera segururako neurri gehigarri guztiak adosten ari garela langileen ordezkariekin ikastolaz ikastola.

• Uztaileko azken bileratik, sektoreko mahaiarekin biltzea aurreikusita dugula Covid 19 birusaren ondorioz sortu den egoera aztertzeko eta egoera horrek ikastolei nola eragingo dien jakiteko.

• Beti bezala, orain ere, elkarlanerako prest gaudela; are gehiago egoera berezi honetan, gure helburua baita eskola itzulera ahalik eta lan eta segurtasun baldintza onenetan izatea.