Gaur biharretan jokatuko dira Gipuzkoa eta Bizkaiko Eskolartekoen finalak

Iragan otsailean hasi ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak, eta bina kanporaketa jokatu zituzten osasun krisiaren eraginez txapelketak egun zehatzik gabe atzeratu behar izan ziren arte. Hirugarren kanporaketak ezin izan ziren egin duela egun gutxi batzuk arte, baina jokatu ziren azkenean, eta gaur eta bihar jokatuko dira finalak.

Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko da gaur iluntzean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Honako bertsolari gazte hauek hartuko dute parte finalean:

Maide Garmendia Jauregi

Ane Zubia Aranalde

Aner Peritz Manterola

Naia Arrizabalaga Arrieta

Hodei Munduate Etxeberria

Uxue Ostolaza Zubia

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finala, berriz, bihar goizean jokatuko da. Zortzikote honek hartuko du parte Arrigorriagako Lonbo aretoan.

Irune Basagoiti

Maider Altuna

Izaro Bilbao

Leire Vargas

Amaiur Atxa

June Diaz

Sara Asenjo

Jokin Ansotegi