XXI. Jardunaldi Pedagogikoak Twitter bidez

Kaixo guztioi.

Dakizuen bezala XXI. Jardunaldi Pedagogikoak izango ditugu asteazken eta ostegun honetan Gasteizko Europa Jauregian. Zientziak ikasi irakatsi, zertarako? dute goiburu aurtengo jardunaldiek, eta HH eta LH etapei zuzendua dago.

Jardunaldiok Twitter bidez ere jarraitu ahal izango dira. Horretarako lan talde bat osatu dugu, eta egunotan berriro martxan jarri dugu @EHIjardunaldiak twitter kontua. Bertan idatzitako mezu guztien jarraipena egiteko, #XXIjardunaldiak hashtag-a sortu dugu.

Gogoratu, beraz:

@EHIjardunaldiak

#XXIjardunaldiak