XXI. Jardunaldi Pedagogikoak: elkarrizketen bideoak

Kaixo guztioi

Mezu honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko ikusgai dituzuela ikastola.net webgunean Ikastolen XXI. Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu zuten adituei egin genizkien elkarrizketak. Hauexek dira protagonistak:

  • Juan Ignacio Perez Iglesias

Biologian doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna.

  • Lorea Arakistain eta Maria Gil

Lorea Arakistain Elhuyar Fundazioko Hezkuntza-proiektuen arduraduna, eta Maria Gil Elhuyar Fundazioko Zientzia unitateko zuzendaria.

  • Santiago Fernandez

Matematika-aholkularia irakasleei laguntzeko zerbitzuetan eta Sigma matematikako aldizkariaren arduraduna.

  • Danel Solabarrieta

Elhuyar Fundazioko teknikaria Edizio eta Zientziaren komunikazioaren sailean.

  • Neus Sanmarti

Zientzia Kimikoetako doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua.

  • Araitz Uskola

Zientzia doktorea, EHUko Zientzia Didaktika irakaslea.

  • Raul Ibañez

EHUko Geometria eta Topologiako irakaslea eta ikertzailea.