Literatur gaua Betiko Ikastolan

JUUL 2014 Literatur hauteskundeen astea aprobetxatuz, eta hauteskunde horien helburu nagusia, alegia literatura eta irakurzaletasuna bultzatzea, xedetzat hartuz, literatur gaua egin dute, bart, Leioako Betiko ikastolan.

Irakurtzeaz gainera, ipuin kontaketak, antzerkia, bertso tailerra eta beste hainbat ekitaldi egin dituzte ikasleek eta irakasleek.

Lehenbiziko aldia da literatur gaua egin dutena, eta ekimenak izan duen arrakasta ekitaldiaren eskaintzaren parekoa izan da. 250 ikasle batu dira gau pasa ederra egiteko. Haurrak pozez zoratzen egon direla esan digute, eta bidali dizkiguten argazkiek ederki erakusten dute bart Betiko ikastolan bizi duten giro paregabea.

Guztiarekin bideo erreportaje polit bat ere egin dute, eta ikusgai jarri ere bai.