Bizkaiko Eskolarteko Bertso Txapelketa, larunbatean, Gernika-Lumon

Larunbat honetan jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala. Zortzi bertsolari gaztek jokatuko dute Gernika-Lumoko Astra aretoan, goizeko 10:00etan hasiko den ekitaldian, baina ez dira haiek izango finalean parte hartuko duten lehenbiziko bertsolariak. Aitzitik, bat-bateko finalaren aurretik, bertso idatzien txapelketa jokatuko da. Haren ostean, 11:30ak aldera, hasiko da bat-bateko txapelketaren finala. Hauexek dira aurtengo finalistak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Ander Uzelai Aristi
  • Asier Alcedo Cano
  • Asier Galarza Garai
  • Eneko Aldana Carrasco
  • Iker Garitagoitia Astigarraga
  • Koldo Gezuraga Seijido
  • Unai Mendiburu Valor

Aurten, Eskolarteko Txapelketa, Bizkaiko Bertso Eskolen Egunean izango da. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale elkarteak elkarrekin antolatu dute aurtengo txapelketa.

Bizkaiko Eskolartekoaren finaleko txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko Eskolartekoaren finalera igaroko dira. Berau, berriz, ekainaren 21ean jokatuko da Orion.

Hauxe da larunbat honetarako prestatu den egitaraua:

* 10:00etan: Bertso idatzien finala

* 11:30ean: Bat-bateko txapelketaren finala

* 13:30ean: Sari banaketa

* 14:30ean: Bazkaria

* 16:30ean: Bertso eskolen tartea

* Ondoren, erromeria, Oskar Estangarekin (19:30ak arte)