IKI MILIKILI KLIK! Donostiara, Azaroaren 28an

DBHko ikasleek sortutako musikala Donostiako Victoria Eugenia antzokira iritsiko da.
Azaroaren 28an izango da. Goizez ikastetxeentzat, arratsaldez publiko orokorrarentzat. Ordu eta laurdeneko emanaldiak dira.
Sarrerak dagoeneko salgai 948 250 546. Sorginak, amodioa, familia arazoak eta bestelako sentimenduak ikusgai dira musikal ederrean. Bizikidetza du helburu. Ikasleak dira sortzaileak, egileak eta garatzaileak. Guztira 53 ikasle egile, gidoilari, dantzari, musikari, attrezzogile, komunikatzaile... ariko dira antzezten, eta ikuskizuna euren esku izango da, hiru irakaslek atzetik laguntzen duten arren. Gaurdaino zortzi emanaldi egin dituzte Nafarroan, arrakasta handikoak guztiak, sarrerak agortzerainokoak.
Prezioak hauek dira: 5€tan ikasle/ikastetxe; 10€tan publiko orokorrarentzat.
Youtuben ikusgai duzu bi minutuko laburpentxo bat, zure gogoak pizteko. Zatoz Victoria Eugeniara, azaroaren 28an, ostiralarekin.
https://www.youtube.com/watch?v=GzKZMiI1-50